Arrasate Bluesen urteko programazioaren baitan, Balta Bordoy & The Bad Boys taldeak kontzertua eskaini du Herriko Plazan. Kontzertura gerturatu direnek doinu eta kantu ederrez gozatzeko aukera izan dute.
Balta Bordoy (gitarra-jotzailea), Victor Puertas (ahotsa eta organoa), Nil Mujal (saxo tenorra) eta Marti Eliasen (bateria) taldeak blues elektrikoa, gospela, groovea eta jazza uztartu ditu, publikoaren txaloak lortuz, gutxi batzuk dantza egitera ere animatu dira.









