Garaia Parke Teknologikoak eta Elkar-Lanek lankidetza hitzarmena sinatu dute

0
607

Elkar-Lan, S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Sozietateko zuzendari Francisco Javier Sanzek eta GARAIA Parke Teknologikoko Negozio Garapeneko eta Komunikazio arduradun Idurre Albizuk lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, bi erakundeei eta horiei lotutako enpresei balioa emateko.

Akordioaren arabera, Elkar-Lan, S. Coop., PTGaraia komunitatearen parte izatera igaroko da, hura sartzeari lotutako zenbait zerbitzurekin. Gainera, akordio honen helburua Elkar-Lan, S. Coop. sozietateari balio erantsiko zerbitzuak eskaintzea da, eta, horrez gain, Elkar-Lan, S. Coop. sozietateak sustatutako kooperatibei ere eskaintzea, halakorik eskatzen badute. Balio erantsiko zerbitzuetako batzuk: bilerak, hitzaldiak, jardunaldiak… egiteko espazioak erabiltzea; jarduerak eta albisteak sustatzea eta zabaltzea; parkeak antolatutako networking, talentu, inbertsio, ZTIM… ekintza eta jardunaldietan parte hartzea; harremanetarako, inbertsiorako eta lankidetzarako sareetarako sarbidea izatea.

GARAIA Parke Teknologikoak enpresa-garapena bultzatzen jarraituko du, bere ekosisteman negozio-aukera berriak eta sinergiak sortuz eta enpresen hazkunderako zerbitzuak eskainiz.

Elkar-Lan, S. Coop.

Elkar-Lan, S. Coop., Euskal Herriko bigarren mailako kooperatiba da, kooperatiba berriak sustatu eta sortzen dituen euskal kooperatiba-
mugimenduko erakundeek (KONFEKOOP eta KOOPERATIBEN KONTSEILUA) osatua. Bere helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan
enplegu kooperatiboa eta garapen ekonomiko eta soziala sustatzea da. Hori lortzeko, Elkar-Lan, S. Coop. kooperatiba-sozietateak kooperatibak eratzeko laguntza eskaintzen du, eta aholkularitza eta baliabideak ematen dizkie mota horretako enpresak prestatzeko interesa duten ekintzaileei, bai eta sustatu duten kooperatiba bakoitzaren lehen ekitaldian laguntza ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen