Arrasaten sexu-indarkeriaren biktimentzat zentroa egiteko, europar finantzazioa lortu da

0
561

Zentroan 24 orduetan “laguntza psikologikoa, juridikoa eta soziala emango zaie sexu-indarkeriaren biktimei, senideei eta inguruko pertsonei”. Arrasaten, Beasainen eta Donostian zentro bana egiteko, Europar Batasunak 1’4 milioi euroko laguntza eman dio Aldundiari.

Irudia: Emakunde.

Donostiakoaz gain, Arrasateko zentroa irekitzearen xedeetako bat da biktimei eta euren ingurukoei “hurbiltasun handiagoa” ematea.

Horrela “arreta kalitate handiagoa lortuko da, helburua baita arreta funtzio horretarako pentsatutako eta diseinatutako espazio batean eskaintzea”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusten du Arrasateko eta Beasaingo zentroak aurtengo “urtearen amaieran” zabaltzea.

“Higiezin horien erosketa Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren” baitakoa da, eta Aldundiak denera 1.465.462’48 € jasoko ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen