Bueltan gara urteroko udaberri-udako Merkemerkauarekin [Ibai-Arte]

0
1269

Beheko testua eta irudiak: Ibai-Arte

Irailaren 12, 13 eta 14an plan paregabea egiteko aukera daukazu Ibai-Arteren eskutik. Zatoz gure dendetara, aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu kale animazioaz, bizi Arrasate!

Ostegun eta ostiralean arratsaldeko 16:30etatik iluntzeko 20:00etara ospatuko dugu, eta larunbatean berriz, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Urtero bezala mota askotariko saltokiak aterako gara kalera, gure establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udaberri-udako denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, ilerako produktuak, etab. Parte hartuko dugun saltokiak eta kokalekuak hemen dituzu:

Gainera, azoka musikaz girotuko dugu eta ondorengo egitarauaz gozatu ahal izango duzu:

Irailak 13:

-18.00: Eskola Plazara Arrasateko Trikitixa Eskolaren eskutik: animatzen diren trikitilariek abesti desberdinak joko dituzte, 8. Trikigina, Txatxilipurdiren jolasak, etab.-ekin, Herriko Plazan.

-19.30: Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthor Folk, Portaloian.

Irailak 14:

-18.00: Ad Libitum, Maiatzaren Bata Plazan hasita (ibiltaria).

Beraz, erosketa, aisialdi eta dibertimendu egunak Arrasaten. Ostiralean, 18.00etatik aurrera, Arrasateko Trikitixa Eskolak antolatzen duen ohiko Eskola Plazara gehituko zaio kalejira batekin, VIII. Trikiginaz eta animatzen zareten guztiek abesti desberdinak jotzeko aukera izango duzue. Eguna amaitzeko, Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthor Folk izango ditugu Portaloian. Hiru protagonistak ere, gazterik hasi ziren trikitixa munduan. Bakoitzak bere bidea egina du eta egiten jarraitzen du trikitixa munduan. Bikote ezberdinak izan dituzte bai txapelketa, diska edo kolaborazioetan, baina momentuko erromeri bat tarteko, hirukote egin dira. Aukera hori aprobetxatuz, Eskola Plazara ekitaldiaren barruan Arrasatera datoz.

Amaitzeko, larunbatean, Ad Libitum txaranga eskoriatzarra izango dugu Arrasateko kaleak girotzen, 18.00etatik aurrera, Maiatzaren Bara Plazan hasita. Kalean jotzeko gogoak elkartu zituen eskoriatzar musikari hauek bi helburu nagusirekin: bata, kalean joz lagun artean gozatzea eta bestea, eskoriatzako gazteei aukera ematea zuzeneko musikaz gozatzeko. Bere izenak dioen bezala, ez dira inolako mugarik jartzen eta bere lehenengo urte honetan jada hainbat saio izan dituzte, besteak beste, Donostiako danborrada (2025ean ere egongo direla baieztatu dute) edo Errioxako Castañares herriko festetan. Taldeak askotariko errepertorioa du, betiko kantuak eta azken hit-ak biltzen dituena eta 14 musikari izango ditugu Arrasateko kaleetan zehar Merkemerkauko azken orduak girotzen.

Asteburu paregabea beraz!! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu, bizi Arrasate!! NIK ARRASATEN!!!

Ekimena Ibai-Artetik antolatu dugu Arrasateko Trikitixa Eskolarekin batera eta Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen