Ad Hoc orkestra holandarrak kontzertua eskainiko du Monterronen

0
854

Argazkia eta kartela Ad Hoc

Gaur, uztailak 30, 19:30ean Herbehereetako Ad Hoc orkestrak kontzertua eskainiko du Monterron parkean. Taldeak errepertorio ederra prestatu du, adibidez Rimsky-Korsakoven “Capriccio Espagnol” pieza musikal ezaguna joko dute. Dena den, errepertorio zabala dute askotariko piezekin hornitua, besteak beste, pasodoble bat, ‘marcha preciosa’ bat eta ‘The Wizz’ filmeko musika ere entzuteko aukera izango da.

Zer da Ad Hoc?
Oporretako Ad Hoc orchestra, 65 musikari talentutsu eta googotsuz osatutako Holandako musika banda bat da. Orkestra urtero eratzen da. Sei eguneko entsegu bizietan, musika egitarau eder eta anitza landu dute. Eta orain, hemen daude izugarrizko kontertua eskaintzen.

Biraren gaia “Txapela buruan, eta ibili munduan” hitz gutxitan, “Txapela Buruan”. Esaera hau seguruenik ezaguna egingo zaizula, baina Ad Hoc-ekin ere ezin hobeto egokitzen da.

Euren instrumentuekin eta haien artean, munduan zehar bidaitzen dute euren istorio musikala kontatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen