Arima Soul-ek amaiera eman dio Arrasate Blues jaialdi arrakastatsuari

0
898

Arratsaldean, Jokin Zaitegi Plazan, Arrasate BLues jaialdi arrakastatsuaren azken kontzertua izan da. Arima Soul taldea bluesez betetako asteburuari amaiera eman dio, jende asko hurbildu da asteburuan jaialdira eta arrakasta handia izan du.

Arima Soul ez da gutxiago izan, jaialdia borobildu egin dute eta jende asko erakarriz Jokin Zaitegira. Lidia Insaustiren ahotsarekin eta Mikel Makala, Paul San Martin eta Jokin Vitoriaren laguntzarekin, plaza blues zaleentzat leku atsegina bihurtu dute. Soul estiloarekin, Arima Soul taldeak amaiera bikaina eman diote 14 kontzertuko asteburuari.

Arima Soul

Mikel Makala (baxua) eta Lidia Insausti (ahotsa) sortututako Soul musika proiektua dugu, geroago Paul San Martin (teklatuak) eta Jokin Vitoria (bateria) gehitu zirelarik. 60 eta 70 hamarkadako Soul, Funk, R&B eta Jazz-Groove taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira, hau da Neo-Soula.

Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait artisten bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Gil Scott-Heron, Marie “Queenie” Lyons,…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen