Taldeak, Arrasate Musikaleko irakasle Zigor Martinez saxoan, erakustaldia eman du Arotz plazan, publikoaren gozamenerako, Ibai-Artek antolatuta.

Iñaki ‘Igu’ Garcia ahots eta armonika-joleak makinistarena egin du, eta musikagintzako beste sei langileekin batera, plazako galdara bero-bero jarri dute.


Bidaiariak (ikus-entzuleak) Soulful Rhythm & Blues trenaren mugimenduaren erritmora mugitu dira, eta geltoki bakoitzean txalo egin dute.



Ostiralak eman beharrekoak eman ditu, baina bihar (zapatua) eta etzi Arrasate Bluesek jarraituko du, ondoko egitarauarekin.






