A Contra Blues-ek maisutasunez eman dio hasiera Arrasate Bluesi

0
1991

European Blues Challenge irabazi zuen talde kataluniarrak 2014an, eta zazpi disko ekarri ditu besapean. Publikoak txalo beroak eskaini dizkio eta “beste bat! beste bat!” eskatu du. Bluesez beteriko hiru egun dauzkagu aurretik.

Zazpi diska besapean iritsi da A Contra Blues gure herrira, eta bluesa rock&rollarekin uztartuz, zuzenekoa eman dute arratsaldean Herriko plazan.

Jonathan Herrero ‘frontman’aren ahots potentea, kitarra jostariak, baxu irmoa eta abiadura biziko bateria plazaratu dituzte, besteak beste.

Ikus-entzule ugari elkartu dira Herriko plazan, eta txalo beroak eskaini dizkiote taldeari, baita kanta gehiago eskatu ere. Taldeak halaxe egin du, eta Arrasate Blues 2024 indartsu hasi da.

Arrasate Bluesen egitaraua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen