Richter eskalan 1’6 graduko lurrikara bat izan zen Arrasaten zapatuan

0
3579

Mugimendu tektonikoa lurrazaletik 6 kilometroko sakoneran gertatu zen, eta epizentroa Arrasaten izan zuen.

Irudia: espainiar estatuko institutu geografikoa.

Adituek azaltzen dutenez, pertsonek ez dituzte 2 graduz azpiko lurrikarak somatzen. Hortaz, normala da herritarrek zapatuko mugimendua sumatu ez izana.

Bestalde, 2 eta 2’9 lurrikarak “soilik pertsona batzuek soma ditzakete, eta oso era arinean”. Lurrikara txikia izan genuen, beraz.

Mugimendua zapatuan gaueko 21:07:15ean erregistratu zuen espainiar estatuko institutu geografikoak.

Horrelako mugimenduak noizean behin gertatzen dira, eta 2022ko abenduaren 23an 2’1 graduko beste bat jaso zuten Aitzkorri inguruan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen