Zezi Army, Almen, Sani FC, Osorik taberna, Tximitxangas, Zubipe GC, Sukusuku, Latinbrothers eta Warriors. Hauek dira aurten Zaldibar 24h futbito txapelketa jokatzen hari diren bederatzi taldeak.
Goizeko 8:30etan hasi da talde fasea. Talde guztiek euren artean jokatuko dute fase honetan, zortzi partida talde bakoitzak. Gauerdian amaituko da sailkatze fasea eta sei talde onenek playoffak jokatuko dituzte. Lehendabiziko bi taldeak zuzenean final erdietara sailkatuko dira eta beste lau taldeek euren artean partida bana gehiago jokatu beharko dute. Finala goizaldeko 3:30erako dago aurreikusita.
Eguneko argazki batzuk


















































