Sanjoanetako prozesioa eta Salbea aurrera eraman dira

0
1486

Txistulariak prozesioaren buruan aritu dira, eta ondoren eliztar batzuek eraman dute San Joanen irudia eta Arrasateko ikurrina. Ondoren, EAJ-PNV eta PSEko zinegotziak joan dira.

Prozesion ez dute parte hartu baina elizan izan dira Maider Morras Azpiazu alkatea, Jasone Giraldo Menendez Bizikidetza, Ongizate eta Hezkuntza zinegotzia, eta Jaime Bengoa Madina Tokiko Ekonomia eta Enplegu zinegotzia.

Horacio Argarate parrokoak zuzendu du elizkizuna, herritar ugari izan dira bertan, eta Salvearen ohiko kantuak abestu dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen