Adin guztietako jendea aritu da kantuan Gazteok Kantari biran

0
850

Berrikuntza bezala, aurten portaloian Gazteok Kantari kalejira ospatu dute San Juan bezpera egunean. Ander akordeolaria eta Mikel, Gasteizko klarinete-jolearen laguntzaz aritu dira ‘Loretxoa’, ‘Txoriak Txori’ edo ‘Euskal Herrian euskaraz’ bezalako abestiak kantatzen.

Gazteak protagonista izan diren arren, adin guztietako jendea animatu da parte hartzera, abestien letrak idatzita duen papera banatu baidute. Eguraldiak lagundu ez duen arren, herriko giroa epeldu digute kantuan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen