Sextet musika taldeak kontzertua eskaini du Kajoi tabernaren urteaurrenean

0
693

Sextet jazz musika taldeak kontzertua eskaini du Kajoi tabernaren 37.urteaurrenean. Kontzertua tabernaren kanpoaldean eskaini dute, Herriko Plazan prestatu duten eszenatokian, tabernari begira.

Kontzertua eskaini duen Seikotea honako hauek osatzen dute: Iosu Izaguirre kontrabaxuan ( Betagarrin ibilitakoa eta Big Band baten zuzendaria), Ruben Salvado tronpetan (ekainaren 28an Arrasateko Big Bandarekin ariko da), Pablo Ramos saxoan, Asier Iturbe tronboain, Koldo Uriarte tekletan (izen handiko piano-jolea, Mikel Urdangarin eta beste askorekin lan egindakoa) eta Aitor Bravo baterian (Potato eta beste talde askoren bateria).

Seikoteak, musika erritmo alai eta tristeagoak uztartu ditu eta bakarkako emankizun inprobisatua ere eskani dute entzuleen gozamenerako.

Bestetik, aipatu beharra dago, kontzertua atzerapenez hasi dela, bateria falta zitzaien eta 20:00ak aldera hasi da kontzertua, 19:00etan hastekoa zenean. Hala ere, jendea ez da jarrita zegoen tokitik mugitu eta kontzertua normaltasun osoz egin dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen