santamas
Albisteak
Aldaketak egin dira Santamaseko Krosaren ibildean
Datorren igandean, hilak 22, ospatuko den Kros Santamasen edizio honetan, ohiko ibilbidea aldatu egin da, irteera Herriko Plazan egingo da, Kajoi tabernaren parean eta helmuga Garibai etorbidean jarriko da. Kategoria txikiagoetarako Krosa ere lekuz aldatu da, eta Garibai hiribideko oinezkoentzako gunean egingo da.
JAIAK
Artisau azokak giroa jartzen ari zaio Santamasei
Gaur goizean, Eskuartean elkarteak antolatuta, artisau azoka ireki dute Seber Altube plazan. Beste urte batzuetan abenduaren 23an eta 24an martxan egon da arrasatearrek Gabonetako erosketak egiteko aukera izan dezaten. Aurten, Santamas azoka egin ez denez, eskulanak salgai jarri dituzte gaur,...
AED
Santamas bertso jaialdia ospatu da Amaia antzokian
AEDk antolatuta, Arrasateko Udalaren eta Santamas Komisiñueren laguntzarekin, Santamaseko bertso jaialdia ospatu da gaur arratsaldean. Amaia Udal Antzokiko agertokira Saioa Alkaiza, Igor Elorza, Ane Labaka eta eskarmentu handiko Angel Mari Peñagarikano igo dira. Gai-jartzailea Amaia Agirre izan da. https://www.youtube.com/watch?v=QuKGQp247yM
A.K.E.
Jon Orbegozo tenisean eta Patxi Vallejos eta Jorge Aranes padelean, Santamas txapelketaren irabazleak
Marijo -
Gaur goizean Santamas txapelketaren tenis eta padel finalak jokatu dira Musakola kiroldegian. Abenduan zehar, bi modalitateetako txapelketa jokatu da, eta antolatzaileek azaldu dutenez, "edizio honek markak hautsi ditu." Padel txapelketan 25 bikotek hartu dute parte eta tenis txapelketan 22...
A.K.E.
Santamas txapelketako tenis eta padel finalak igandean jokatuko dira
Testua: AKE.Argazkia: MB artxiboa. Datorren igandean, hilak 19, goizeko 11:00etan, Santamas txapelketako tenis eta padel finalak jolastuko dira. Txapelketa azaroaren 13ko asteburuan hasi zen, 22 lagunek tenisean izena emanda eta 25 bikote padelean. Txapelketako partidak hilabete pasatxoan jokatu ondoren, finalak...
Latest News
Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu
Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...





