2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

irteera

Goienagusikoek Adarra mendira egin dute irteera

50 lagun joan dira autobuses Besadegi auzora. Han bi taldetan banatu dira. Talde bat Adarra mendira joan da. Bide erdian Etenetan gelditu dira, bertan dagoen zutarri megalitikoa ikusteko, eta handik Adarra puntara igo dira. Beheruntzko bidean, Mantale borda, Santsonarri...

Abian da Arrasate-Udalatx mendi lasterketaren VI. edizioa [bideoa eta argazki galeria]

Goizeko 10:00etan Herriko plazatik abiatu da Arrasate-Udalatx mendi lasterketaren VI. edizioa. 211 korrikalari, horien artean 128 arrasatearrak, ibilbideak dituen 21 kilometroak egiten ari dira une honetan. Goizeko 11:45ak aldera, dena ezustekorik gabe igarotzen bada, lehen korrikalariak helmugara iritsiko dira. https://www.youtube.com/watch?v=vC45KBsy-sI

Sasoibidek parte hartu du Pertsona Nagusien Egunean irteera batekin

Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekintzen artean, gaur kirola izan da protagonista. Sasoibiderekin batera irteera bat egin dute gaur goizean Biteri plazatik hasita. Hiru ibilbide izan dira aukeran, zailtasunaren arabera. Ibilbiderik errazena Mojategiraino izan da, zailtasun ertainekoa Arrasateko...

Txirrindulari ugarik parte hartu dute Besaidek antolatutako mendi bizikleta irteeran

Argazkiak: Besaide ME. Goizeko 9:30ean irten dira txirrindulariak Garagartzako aparkalekutik. Pandemiak ezarritako neurriak errespetatzeko talde txikietan egin dute irteera. Txirrindulariak Besaidera eta Anporretara igo dira 28 kilometro eginez 1100 metroko desnibelarekin. Argazki gehiago

Udaberriko oporretako egitarau berezia

Prest dago opor hauetarako ekintza bereziak herriko zerbitzuetan. Ludotekek eta gaztetxokoek egitarau bereziak antolatu dituzte oporretako egun hauetarako. Gaztetxokoetako ekintzetan izena emateko epea apirilaren 5ean amaituko da. Ludotekako ekintzak, bertako erabiltzaileentzat dira. Taldeak eta plaza kopurua mugatua denez, izena...

SASOIBIDE URTARRILEAN

Sasoibide, Margari Gorrotxategik eta Lorea Iregik martxan jarritako ekimena, Gabonetako jaien ostean jarriko da berriro martxan. Herri irteerak antolatu dituzte ohikoa denez ostegunetarako eta mendira asteazken arratsaldeetarako.

Musakolako XIII. BTT Irteera atzeratu da

COVID-19ak sortutako egoera aztertuta, MUSAKOLA-ko XIII. BTT IRTEERA ATZERATZEA erabaki dugu. Nahiz eta gaur egun irteera ospatzeko oztopo legalik ez egon, hauek dira erabakia hartzera bultzatu gaituzten arrazoiak:
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img