Udaberriko oporretako egitarau berezia

0
406

Prest dago opor hauetarako ekintza bereziak herriko zerbitzuetan. Ludotekek eta gaztetxokoek egitarau bereziak antolatu dituzte oporretako egun hauetarako. Gaztetxokoetako ekintzetan izena emateko epea apirilaren 5ean amaituko da. Ludotekako ekintzak, bertako erabiltzaileentzat dira. Taldeak eta plaza kopurua mugatua denez, izena lehenbailehen ematea gomendatzen da.

GAZTETXOKOAK

12-17 urte arteko gazteentzako egitarau zabala: 

  • Apirilak 6 martitzena, 17:00-21:00, graffiti tailerra + 6×6 saskibaloi txapelketa, Musakolako gaztetxokoan 
  • Apirilak 7, eguaztena, 10:00-18:00, Zarautzera irteera + Surf 
  • Apirilak 8, eguena, 17:00-21:00,  zirko tailerra + bandera jolasa
  • Apirilak 9, egubakoitza 10:00-18:00, irteera Arrikurtz espeleo + Ortuzabalera bisita  

Izen emateak zuzenean gaztetxokoetan, whatsappez edo instragram bidez egingo dira.

LUDOTEKAK 

Oraingoan, egitarau berezituak antolatu dira adin tarte ezberdinetarako, horrela, eskaintza ezberdina izango da 3-9 urte artekoentzat eta 9-12 urtekoentzat (LH4koek aukera izango dute talde batean edo bestean izena emateko).  

Ekintzak: 

3-9 urte: 

  • Apirilak 7, eguaztena, 10:00, txangoa Musakolako balkoira, Garibaitik abiatuta.
  • Apirilak 8, eguena, 10:00, esperimentuen ginkana, Kimikariren eskutik.
  • Apirilak 9, egubakoitza, 10:00, sukaldaritza tailerra. 

9-12 urte:

  • Apirilak 8, eguena, 10:00, egun guztiko irteera Besaidera.
  • Apirilak 9, egubakoitza, 18:00, afari merienda + sorpresa Usaetxeko ludotekan. 

Plaza mugatuak izango dira, eta ekintzak talde txikietan burutuko dira eta segurtasun neurri guztiak kontuan hartuta.

FAMILIAN JOLASEAN 

Bestetik, igande honetan amaituko da Familian Jolasean egitasmoa. Martxoaren 28an emango zaio bukaera aurtengo ikasturteari. Igande honetan, arratsaldeko 17:30-19:30 Okendoko ludotekan hitzordua dute 0-8 urteko haurrek eta beren familiek, jolasaz eta aisialdiaz elkarrekin gozatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen