ETBko ‘SOS kantak arriskuan’ saiorako arrasatearrak behar dira

0
1123

Saio hau herriz herri dabil tokiko galdutako olerki zaharrak berreskuratzen, eta herritarrekin abesten. Aurki Arrasaten izango da eta izen-ematea ireki du.

Beheko testua eta framea: Sos kantak arriskuan.

Kaixo!

EiTB-ko SOS KANTAK ARRISKUAN saioan parte hartuko duen jendearen bila gabiltza.

Programa ezagutzen ez baduzu, hemen duzu saio bat ikusteko esteka: https://www.eitb.eus/eu/nahieran/musika/sos-kantak-arriskuan/oiartzun/osoa/8324/207943/

Euskal geografia osoko kantu zahar edo tradizionalen ondarea dugu hizpide, eta herriz herri abesti ezberdinen historia ezagutzera joan nahi dugu, ikerketa lan sakon bat egin eta abestia birgrabatzeko.

Arrasaten galdutako olerki zahar bat berreskuratuko dugu eta hau herritarrekin kantatu, betirako gordeta gera dadin. Zuen laguntza ezinbestekoa izango zaigu.

Kantatzera animatzen bazara, grabaketa egunak apirilaren 3 eta 4ean izango dira. Lehenengo egunean zuen ahotsak entzun eta entsaiatu egingo dugu eta bigarrenean herriaren aurrean abestu.

Publiko moduan etorri nahi baduzu, apirilaren 4ean izango da grabaketa gauez.

Joango gara informazio gehiago poliki-poliki aurrerago ematen.

Edozein zalantza duzula idatzi edo deitu lasai telefono zenbaki honetara: 646953710 (Idoia)

Izena emateko klik egin hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen