Udazken-neguko Merkemerkaua zabalik da, pagotxekin eta musikaz

0
902

Adin ezberdinentzako eskaintza zabala jarri dute eskura bertako 30 dendek. Bihar ere, zapatua, zabalik jarraituko du Erromintxelak, Swingcollective eta Zirkun Zirkoak ere girotuta, Ibai-Artek antolatuta.

Berokiak, botak, jostailuak, liburuak, lentzeria, kirol-zapatilak eta beste produktu ugari beherapen handiarekin erosi ahal izan ziren herenegun eta atzo. Baina baita bihar ere.

Goizez eta arratsaldez 30 denda zabalik izango dira udazken-negurako nahiz etxerako produktuak eskainiz, kalitatezko produktuak beherapenekin.

Ibai-Artek, pagotxen azoka eskaintzeaz gain, kultur-proposamenak ere kalera atera ditu egun hauetan. Gaur arratsaldean Dirty Dürüm Brass Band kalerik kale ibili da, eta bihar 3 proposamen gehiago izango dira:

Goizeko 11:30ean Zirkun Zirkoa Maiatzaren 1a plazatik abiatuko da eta Erdialdeko kaleak animatuko ditu, Swingcollective Arbolapetan 13:00etatik aurrera arituko da, eta Erromintxelak arrasatearrak 19:30ean Herriko plazan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen