Guztira 17525 pertsonak dute bozka emateko eskubidea Arrasateri dagokionez, Espainiar Estatutik kanpo direnak ere aintzat hartuz.
Arratsaldeko 18:00ak arte aurreko Hauteskunde estataletan parte-hartzea %45ekoa izan zen eta gaurkoetan, aldiz, %67koa izan da.
Izan ere, aurreko bozketetan boto kopurua 7764koa izan zen, eta gaur 11463 izan dira, momentuz. Hala eman du jakitera espainiar Estatuko Gobernuak.
Horrenbestez, gaurko goiz eta eguerdiko goranzko joera areagotu egin da arratsaldeko lehen orduetan. Bozkalekuak 20:00etan itxiko dituzte.




