Kartela eta artxiboko argazkia: Antolakuntza.
Txatxilipurdi elkarteak, Arrasateko Udal Ludotekek eta Doke Antzerki Eskolak antolatu dute elkarlanean.
Ekitaldi irekia urriaren 31n elkartuko da Biteri plazan, iluntzeko 18:00etan, eta Ilargitxorekin batera kalejira egingo du.
Tartean kale-antzerkia izango da Doke Antzerki Eskolako lagunen eskutik, eta gero Arimen Biltzarra Monterron parkean egingo da.





