Aurten, Uarkape frontoiaren 25. urteurrenaren harira, profesional mailako partidak izan dira. San Fermin 4 1/2 txapelketaren baitan, Artolak Arrasaten beste behin irabazi du. Jaialdia osatzeko partidan Agirre-Albisu irabazle.

Udalak antolatuta, eta pilotalekuaren mende laurdena ospatzeko, nazio mailako partidak jokatu dira bertan.

Sanjoanetako egitarauaren baitan, San Fermin 4 1/2 txapelketaren barruan, Artola eta Zubizarreta III aurrez aurre aritu dira.

Alegiako aurrelaria 22 eta 7 nagusitu zaio Ataungo aurrelariari, Arrasaten berriro ere garaipena lortuz, eta txapelketan aurrera eginez.

Jaialdiko beste partiduan, Agirre-Albisuk 22 eta 16 irabazi dio Laso-Arangureni.

Harmailek itxura nahiko polita izan dute, eta ohi denez, goialdeko zaleak izan dira sutsuenak eta kantarienak.




