2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

santamas

Giro bikaina fruta, barazki eta herriko saltokien azokan

Fruta, barazkien eta herriko saltokien azoka ireki denetik goizeko 10:00etan Seber altube plazan, arrasatear ugari hurbiltzen ari dira erostera. Eskuratu daitezkeen produktuen artean frutak, barazkiak, gazta, ogia, eztia... daude.

Udalaxpeko txistulariak Santamasetako diana jotzen dabiltza

Udalaxpeko txistulariak diana jotzen ari dira arrasatearrak esnatzeko Santamas egunean. Kalean gora eta behera dabiltza txistuari, danbolinari,… eragiten. https://youtu.be/DVhUUTTc664

‘Bibi’ txerriak arrasatearren beroa jaso du Herriko plazan

Gaur arratsaldean ‘Bibi’ txerria, Santamasetako protagonista, Herriko plazan izan da, Santamas Komisiñua ekarrita. Aurten ere Aretxabaletako Zalona Aurrekoa baserrian hazia da eta 200 kilo baino gehiago ditu. Errifen zozketa bihar arratsaldeko 20:00etan egingo da Herriko plazan.

Zahar-Berrik txosna jarriko du gaur (osteguna) Herriko plazan

Argazkia: Zahar-Berri. Zahar-Berriko lagunek txosna bat jarriko dute gaur, osteguna, Herriko plazan. Txosna arratsaldeko 18:00etatik gaueko 22:00etara zabalik egongo da udaletxeko arkupetan. "Etorri euskaren alde tragotxo bat hartzera!"

Santamasak 1955 dantzan [testua: Juani Ugarte]

Dotore jantzita gaude, ezta? 1955 inguruan geunden, Santo Tomasen bezperan. Kalera atera aurretik pintxo-pintxo ipini ginen kameraren aurrean. Irakurtzen jarraitzeko klikatu hemen.

Txikitxu-Arrostaitz eta Lore Gazteek erakustaldia eman dute Plazan

50 neska-mutil inguruk dantza tradizionalak plazaratu dituzte, txistularien doinuei jarraituz. Umeen dantza erakustaldiak herritar ugari bertaratu ditu, Santamasetako egitarauaren baitan. https://www.youtube.com/watch?v=GtTshPGRl90 https://www.youtube.com/watch?v=JV1LGxKe_dA Dantza amaitu ondoren, Basajauna jeitsi da gazteenei gutuna banatzera, 24 goizean Txoronpio eta Txoronpiari emateko.

Artzai txakurren trebeziaren erakustaldia izan da Kondekuan

Gaur eguerdian, Kondekuan Artzai txakur erakustaldia egin da. Gipuzkoako Artzain Txakur Elkartearekin GIATE lankidetzan eta Jose Ramon Garcia artzainak gidatu dute erakustaldia. Santamasetako egitarau barruko ekitaldia izan da, asteburu honetan hasi baitira egitarauko ekintzak. Zenbait proba egin dituzte erakustaldian zehar,...

Gabonetako artisau azoka zabalik dago Seber Altube plazan

Gaur goizean ireki da Seber Altube plazan Gabonetako artisau azoka. Arrasateko hamabi artisau euren produktuak saltzen arituko dira gaur, larunbata, eta bihar, igandea. Seber Altube plazara hurbiltzen direnek larruarekin egindako produktuak, zeramika, bitxiak, kremak, poltsak eta abar… erosi ahal...

Santamasetarako egitaraua martxan larunbat honetatik aurrera

Testua: Arrasateko Udala Aste honetan aurkeztu du Santamas Komisioak 2023ko jaien egitaraua eta horri jarraiki, dozenaka ekintza aurreikusten dira abenduan zehar hainbat kultur eragileren parte hartzearekin. Santamas eguneko egitarauak izango du protagonismo handiena, goizean goizetik txistu eta etxafleroekin hasi, eta gaueko...

Kuadrillen Arteko Santamas Krosaren ibilbidea

Arrasate Atletiko Taldeak antolatutako XLV. Santamas krosa igande honetan, abenduak 17 ospatuko da. Kuadrillen Arteko XLV. Santamas Krosa – XX. Enrike Kabiketa memoriala ospatuko da. 16 urtetik gorako atletek parte hartu ahal izango dute proba honetan. Kuadrillen arteko probak eskualde-izaera...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img