2.6 C
Bergara
asteartea, 25 ekaina, 2024

san juanak 2023

Koadrilek, txaranga lagun, San Joan zuhaitza plazaratu dute

Ohi denez, herri-bazkaria ospatu ondoren, gazteak Uarkapetik atera dira San Juan zuhaitzarekin Txopopoteoa egiten, Herriko plazarako bidean. Giroa Broken Brothers Brass txaranga jarri du. https://youtu.be/pmh4TgiOY6Y https://youtu.be/n4fS-wsv8ek https://youtu.be/CmeOGhUosak https://youtu.be/Ju4JzoIgj4I https://youtu.be/KWq71KnRy5I

520 bat lagun bildu dira Uarkapen jaietako herri bazkarian

520 bat lagun bildu dira Uarkapeko frontoian egiten ari diren herri bazkarian, Txosna Batzordeak antolatuta. Arratsaldeko 15:00ak aldera sartu dira frontoira, eta une honetan bazkaltzen ari dira giro ezin hobean.

Arrasateko Bilgune Feministaren pregoia: “Ez izan konplize”

Txosna Bartzordeak antolaturik, pregoia egin da eguerdi partean Txosnagunean. Lau egunez arrasatearrek eta Arrasate bisitatzen dutenek jaietako egitarau zabala izango dute gozagai, pasau barik. https://youtu.be/ztTtiIot3Y0 Aurten Arrasateko Bilgune Feministako kideek izan dute pregoia egiteko eta irakurtzeko ohorea. Irakurritako testuan azaldu dute,...

Goi mailako kontzertuak San Juan jaietan

Bihar, ostirala, hasiko dira 2023ko San Juanak, eta aurreko urteetan bezala musikak protagonismo handia izango du. Hiru izango dira kontzertuak hartuko dituzten agertokiak: Monterron parkea, Txosnagunea eta Herriko plaza. Txosnagunean: Kontralde, Larru Beltza eta Youth United Bihar, ostirala, gaueko 23:00etan,...

Ekainaren 24, 25 eta 26an ez da TAO zerbitzurik egongo

Argazkia: MB artxiboa. Kartela: Arrasateko Udala. Udaletik jakinarazi dutenez, 2023ko ekainaren 24an, larunbata, 25ean, igandea, eta 26an, astelehena, ez da TAO zerbitzurik egongo. Larunbatean ez da TAOrik egongo eremu gorrietan, eta astelehenean ez da herri osoan egongo.

AMeko Bandak San Juan jaietako kontzertua eskainiko du larunbatean

Kartela eta argazkia: Arrasate Musikal. Larunbatean, San Joan egunean, Arrasate Musikaleko Bandak bere ohiko kontzertua eskainiko du. Kontzertua, aurrekoetan bezala, Monterron parkean izango da eguerdiko 13:00etan. Atzo egin zuten azken entsegua. EGITARAUA:

Eguzkilaru eta Gaztelaru eguna ospatuko dira Sanjuanetan aurten ere

Testua eta kartelak: Txatxilipurdi. Aurten ere, prest daukagu jada Eguzkilaru eguna. Ekainaren 25a egun berezia izango da Txatxilitarrontzat, haur eta nerabeekin batera Eguzkilaru eta Gaztelaru eguna ospatuko baitugu! Haurrak eta nerabeak eguneko protagonista izatea nahi dugu. Aurten ere haurrentzako bi...

Jaietako zenbait ekitaldi udaletxetik ikusteko zozketak egin dira

Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa. Gaur goizean egin dira San Joanetako ekitaldiak Udaletxeko balkoitik ikusteko zozketak. Onuradunei zuzenean abisatuko zaie. Aurten 658 lagunek eman dute izena, 97 Haur Danborradarako, 359 Errementari Dantzarako eta 202 Helduen Danborradarako.

Danborradako banderadunak aukeratu ditu SUDCek

Argazkia: SUDC. SUCDek aurtengo danborradako banderadunen izenak eman ditu ezagutzera. Ezkerretik eskuinera, Maite Iglesiasek Arrasateko bandera eramango du, Nerea Vicentek SUDCren bandera eta Daysi Moralesek Ikurrina. Urtero bezala danborrada ekainaren 23an izango da, San Joan bezperan, eta gaueko 11:15ean irtengo...

San Juanak indarkeria sexistarik gabeko gune izateko baliabide ugari prestatu ditu Emakume Txokoak

‘Indarkeria sexistarik gabeko gunea’ edota ‘arreta telefonoa’ egongo dira herritar zein bisitarien esku jai egunetan. Emakume Txokotik eskaintzen dituzten baliabide eta euskarriak, bestelako zerbitzu eta protokoloekin koordinaturik joango dira, hala nola, Udaltzaingoa edota Gizarte Zerbitzuak. Testua: Arrasateko Udala. Arrasateko Udaleko...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Memeak, adimen artifizala,… ere bertsogai izan dira jaialdian

AEDk antolatuta, gai-jartzaile Olatz Zuazubizar Iñarrak jardun du. Bat-bateko sorkuntzan, berriz, Maialen Lujanbio Zugastik, Unai Iturriaga Zugaza-Artazak, Ane Zuazubiskar...
- Advertisement -spot_img