Eguzkilaru eta Gaztelaru eguna ospatuko dira Sanjuanetan aurten ere

0
664

Testua eta kartelak: Txatxilipurdi.

Aurten ere, prest daukagu jada Eguzkilaru eguna. Ekainaren 25a egun berezia izango da Txatxilitarrontzat, haur eta nerabeekin batera Eguzkilaru eta Gaztelaru eguna ospatuko baitugu!

Haurrak eta nerabeak eguneko protagonista izatea nahi dugu. Aurten ere haurrentzako bi gune bereiztuko ditugu, Monterron parkea abentura gune bilakatuko dugu eta Biteri plaza berriz jolas gune. Egunean bertan, nerabeek ere gune propioa izango dute; Gaztelaru. Horretarako Biteriko plazara erabiliko dugu.

EGUZKILARU EGITARAUA

MONTERRONEN: ABENTURA GUNEA

  • 11:00-13:30 Abentura gunea: tirolina, zuhaitz eta sare eskalada, kutxa dorrea, 0-4 gunea, ur bideak, arte txokoa, oreka jolasak eta naturan jolasteko txoko ezberdinak.
  • 19:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eskutik Urteak bete abenturak bizi! ikuskizuna.

BITERIN: JOLAS GUNEA

11:00-13:30 Jolas gunea: puzgarriak, aurpegi margoketa, oreka pasabideak, ohe elastikoak, arte txokoa, kartoiarekin sortzeko tailerra, eta karaokea. 12:45etan Eguzkilaruren ongi etorria eta makalaren igoera 13:30etan Apar festa

GAZTELARU EGITARAUA

BITERI PLAZAN: 16:30-18:30 bitarte.

  • 16:30 Txoko ezberdinak saltzeatzeko aukera (txapa tailerra, kutxa dorrea eta freskagarri gunea).
  • 17:00 Disko festa18:00 Apar festa

Ekainaren 25ean, herriko haur, gazte zein familiek ondo pasatu eta disfrutatzeko aukera izango duzue Eguzkilaru eta Gaztelaru egunean. Animatu!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen