2.6 C
Bergara
ostirala, 28 abuztua, 2026

oñati

Jose Felix Diaz de Tuestak neguko argazkiak partekatu ditu

Jose Felix Diaz de Tuestak neguko argazkiak partekatu ditu gaur goizean

Lan-istripua izandako irakaslearen heriotza salatuko du bilkura batek Oñatin

'Prekarietatea hiltzailea. Lan-istripu gehiagorik ez' izango du goiburu elkarretaratzeak. Ekitaldia bihar (ostirala) izango da eguerdiko 12:00etan Oñatiko IES R.M. Zuazola-Larraña BHI Institutuan, ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek antolatuta.

49 urteko emakume eibartar bat hil da Arrasate-Oñati errepidean

Ezbeharra goizeko 7:55ak aldera gertatu da GI-2630 errepidean, Zubillaga auzoan, kurbetako batean, Bikoitz jatetxe ondoko kurban. Opel Corsa batek eta Volvo kamioi batek talka egin dute. Jasandako zaurien ondorioz autoan zihoan emakumea  hil da. Kamioiaren gidaria berriz, Arrasateko ospitalera...

Oñati-Arrasate herri lasterketa, urtebete atzeratu da

2021ko urriaren 24an izango da berriro Euskaraz egin bide leloa arineketan, antxintxika, korrika aldarrikatzeko aukera: "Bien bitartean, eutsi goiari, eutsi euskarari".

San Lorentzoko jaiak ez dira aurten ospatuko

San Lorentzoko jai batzordeak jakinarazi duenez, baselizak ez du urteroko ospakizunik izango, Covid-19 birusak eragindako krisia dela eta. Jai batzordeak ohar baten bidez azaldu die bizilagunei zergatik hartu duten erabakia.

Arrasaten ez ziren positiborik atzeman atzo, Bergaran ordea bat eta Oñatin bi

Arrasaten ez ziren Covid kasurik atzeman atzo. Oñatin, berriz, bi positibo izan ziren, eta sei egun daramatza kutsatzeak batzen. Bergaran ere positiboa izan zen. Deba Goieneko gainerako udalerriak zero kasu atzeman dituzte.

5 arrasatearrek positibo eman dute ostiraletik, baita oñatiar batek ere

Osasun Sailak gaur jakitera eman ditu ostiraletik izan diren PCR positiboak. Ostiralean 3 positibo atzeman ziren arrasatearren artean, larunatean 2 eta atzo bat ere ez. Gipuzkoan atzo denera 29 izan ziren. Osasun Sailak ez du eskualdekako ospitalizazioen daturik jakitera...

Jose Felix Diaz de Tuestak ‘Oñatiko Emakumeak’ liburuaren bigarren edizioa argitaratuko du

Iazko azaroan publikatu zuen liburua argazkilari arrasatearrak, eta izan duen arrakastaren ondoren bigarren edizio bat argitaratzea erabaki du. Jose Felix Diaz de Tuesta argazkilari arrasatearrak 'Oñatiko Emakumeak' liburuaren bigarren edizioa argiratuko du. Iazko azaroan publikatu zuen liburua, eta...

Oñatin positibo bat izan zen atzo PCR bidezko testetan, Arrasaten ez

Osasun Sailak gaur informatu du, Aita Menniko positiboez aparte, ostegunetik ez dela positiborik atzeman arrasatearren artean. Atzoko PCR positiboak guztira 2 izan ziren Gipuzkoa osoan. Positiboen gaurko txostena Ospitalizazioen gaurko txostena

Ford Mugarrik tanto bategatik galdu du Iturripen

Ford Mugarrik tanto bategatik galdu du Iturripen. Patxi Garciaren mutilek ezin izan dute Aloña Mendiren aurkako derbia gainditu.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Segoviako Pedrazatik dator Soledad Gonzalezen udako argazki lehiaketarako proposamena

Soledad Gonzalez ere animatu da Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartzera, Segovian, oporretan, ateratako argazkiarekin. Egileak aitortu digunez, «Pedraza...
- Advertisement -spot_img