AED elkartearen Zuzendaritza batzordeak 2020 honetan Oñati-Arrasate herri lasterketa ez egitea erabaki du. Aurreko bi edizioek izandako harrera ona eta gero, “pena handiz hartutako erabakia izan da”. Halere, “bizi dugun testuinguru honetan, herritarren eta gure kolaboratzaileen osasunak lehentasun osoa dauka guretzat”.
2021ko urriaren 24an izango da berriro Euskaraz egin bide leloa arineketan, antxintxika, korrika aldarrikatzeko aukera: “Bien bitartean, eutsi goiari, eutsi euskarari”.