2.6 C
Bergara
ostirala, 28 abuztua, 2026

oñati

Danel Goikolea bertsolariak ere komun publikoak aldarrikatu ditu Elorregin

Bideoa: Herritar bat. Arrasatearrak bat egin du lehengo egunean aldarrikapen bera egin zuen erabiltzailearekin, eta bertsoz komun publikoak behingoagatik jartzea aldarrikatu du.

Herritar baten kexa

Bideoa: Herritar bat. Elorregiko autobus geltokiko erabiltzaile batek, bideo batekin, aldarrikatzen du behingoz komun publikoak jar daitezela bertan.

Urmuga Aramaion eta Oñatin [Argazkiak: Jose Felix Diaz de Tuesta]

Uztailaren 13an hasi zen aurtengo Urmuga Araba eta Burgosko mugan, Angulo mendatean, eta joan den larunbatean iritsi zen gure bailarara. Larunbatean Urkiola eta Gatzagain arteko etapa egin zuten Urmugako mendizaleek, eta igandean Oñati aldean ibili ziren. Aramaioko Udalak, hainbat elkarterekin...

Zubillaga-Oñati Hiltegiak instalazioen birmoldaketaren bigarren fasea burutu du

Testua eta argazkia: Zubillaga-Oñati Hiltegia.  Zubillaga-Oñati Hiltegia garai berrietara begira jarri da eta bezero zein kontsumitzaileekin harremanak sendotuko dituen komunikazio estrategian sakontzen dihardu. 2020an hasitako bidea jarraituz, fase berri honetan, harrera gune eta bulegoen itxuraldaketa eraman du aurrera. Espazio berri...

Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak paper aktiboa du Arkume proiektuan

Zubillaga-Oñatik zerbitzu emale papera hartzen du proiektuaren garapenean. Arkume proiektuak bertako okelaren kontsumoa sustatzen du, Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuaren lerro estrategikoarekin bat eginik.

“Herri gisa ditugun gizarte erronka konplexuei ikuspegi berriarekin aurre egiteko sortu da Arantzazulab”

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Izaro Elorza Oñatiko alkateak eta Naiara Goia Arantzazulab-eko zuzendari nagusiak parte hartu dute irekiera ekitaldian. Testua: Arantzazulab. Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak, Arantzazulab-ek, gaur goizean egin du bere aurkezpen ekitaldia Arantzazun kokatuta dagoen Gandiaga Topagunean (Oñati). Arantzazu...

Udalaren oharra: Elorregi-Oñati bidegorria itxita

Hilaren 25ean eta 26an Elorregi-Oñati bidegorrian artapen lanak egingo dira, beraz, hau moztuta egongo da 7:00etatik 15:00etara.

Aldundiak hainbat hobekuntza aurreikusi ditu GI-2630 errepidean, San Prudentzio eta Oñati artean

Hobekuntzen artean biribilgune bat eraikitzea, trafikoa baretzea, zoruaren marruskadura-indizea hobetzea eta seinaleak eta balizak hobetzea daude. Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat jarduketa egingo ditu GI-2630 errepidean, Oñatin, eskualdeko sareko bide horrek jasaten duen zirkulazio handia erregulatzeko, batez ere...

2020a modu onean gainditu du Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak

1.450 tona/kanelan ekoitzi ziren, horietatik 55 ekoizpen ekologikoari dagokienak, 2019ko datua bikoiztuz.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Bilboko Aste Nagusia Serie B torneoa irabazi du Ander Muruak Joseba Aldaberekin batera

Ander Murua denboraldi bikaina osatzen ari da eta B serieko Binakako txapela jantzi eta Buruz Buruko finala jokatu ostean,...
- Advertisement -spot_img