Iazko azaroan publikatu zuen liburua argazkilari arrasatearrak, eta izan duen arrakastaren ondoren bigarren edizio bat argitaratzea erabaki du.
Jose Felix Diaz de Tuesta argazkilari arrasatearrak ‘Oñatiko Emakumeak’ liburuaren bigarren edizioa argiratuko du. Iazko azaroan publikatu zuen liburua, eta izan duen arrakastaren ondoren bigarren edizioa bat argitaratzea erabaki du. Oraingoan 100 ale kaleratuko ditu, eta 35 eurotan izango dira salgai.

Sinopsia
Argazki eta testuetan oinarritutako liburua . Oñatiko 35 emakume aurkituko dituzu bertan, familia bereko eta belaunaldi ezberdinetakoak (birramama, amama, ama eta alaba), eta emakumeon argazkiekin batera, euren bizipenak, sentpenak eta aldarriak. Liburuaren orriak zabalgarriak dira eta aleak banan-banan eskuz koadernatuta daude, zenbakituak eta egileak sinatuak. Argazkiak Oñatin eginda daude, Arantzazuko Gandiaga Topagunean.
Fitxa teknikoa
- Formatua: itxita, 11 x 110 mm; zabalduz gero, berriz, 48 x 11 mm
- Azala: 300 gramoko kartulina gogorrekoa, mate glasofonatua eta estanpatua
- Barrukoa: 11 orri zabalgarri, gehi beste 20 orri, 200 gramoko kartulinan, mate glasofonatua
- Koadernaketa: eskuz josita, modu guztiz artesanalean
- Tipografia
- Cambria Bold: izenburua, aipuak eta liburuaren bukaerako azalpenak proiektuari buruz
- Beyond Infinity: sinadura
- Alphabetized Cassette Tapes: familien koadernillo hasierako emakumeen izenak
- Lehenengo edizioa: 2019ko azarokoa, 60 ale
- Bigarren edizioa: 2020ko ekainekoa, 100 ale
- Argazkiak: Joxefe Diaz de Tuesta
- Argitaletxea: Artixa Elkartea
- Babeslea: Oñatiko Udala
Curriculum vitae
- Joxefe Diaz de Tuesta, 1953, Gasteiz
- Enpresa Zientziak Deustoko Unbirtsiatean egindako, Donostian
- Lana: Arrasateko AEK, Bergarako UNED eta Arrasateko Udaleko Euskara zerbitzua
- Euskalgintzan aritutakoa: Arrasateko AED euskara elkartearen sortzaileetarikoa, bai eta Arrasate Press astekaria eta Arrasate Telebistarena sortzaile taldekoa
- Argitalpenak
- Arrasate. Irudiak liburua (2003), hainbat egile
- Oñati. Irudiakliburua (2005), hainbat egile
- Gesalibar liburua (2006), hainbat egile
- Euskal Herria atzerritarren ahotanliburua (2006)
- Gatza. Leintz-Gatzagako herritarren erretratuak liburua (2015) eta , Gatza webgunea
- Oñatiko Emakumeak (2019)