Jessica Barquero Rajado ere animatu da Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartzera, Portugalen izandako oporretan ateratako argazkiarekin.
«Zeruak iragazkia jarri zuen; nik begiratu besterik ez nuen egin», azaldu digu Jessicak egindako argazkiaren inguruan.
Zuk ere jada lehiaketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz. Emailean ondoko datuak jarri behar dira:
• Argazki egilearen izen-abizenak
• Kontakturako mobileko zenbakia
• Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
• Esperientzia horri buruzko komentario bat
Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen artifizialik erabili. Irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan, eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.
Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.




