Osasun Sailak gaur jakitera eman ditu ostiraletik izan diren PCR positiboak. Ostiralean 3 positibo atzeman ziren arrasatearren artean, larunatean 2 eta atzo bat ere ez. Gipuzkoan atzo denera 29 izan ziren. Osasun Sailak ez du eskualdekako ospitalizazioen daturik jakitera eman.