Ezbeharra goizeko 7:55ak aldera gertatu da GI-2630 errepidean, Zubillaga auzoan, kurbetako batean, Bikoitz jatetxe ondoko kurban.
Opel Corsa batek eta Volvo kamioi batek talka egin dute. Jasandako zaurien ondorioz autoan zihoan emakumea hil da. Kamioiaren gidaria berriz, Arrasateko ospitalera eraman behar izan dute.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxita egon da bi norabideetan, eta auto-ilarak batzuk sortu dira inguruan. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du, istripua nola gertatu den argitzeko.
