2.6 C
Bergara
Astelehena, 14 ekaina, 2021

Distrito 33

Tximista batek antena bat jo du, gutxienez “200 etxebizitza telebista barik utziz”

Goizaldeko 03:45ak aldera tximista bat Santa Teresa inguruan jausi da. Etxe bateko antena harrapatu du, eta aparailu elektriko ugari kaltetu ditu: telebistako anplifikadoreak, telebistako deskodegailuak, atezain automatikoak,… Tximista (Arrasaten 'iristu' ere deitzen zaio) bat gaur goizaldeko 03:35ak aldera Santa Teresa...

Esti, Juanjo, Aner, Nahia eta Ianek irabazi dute Santa Teresa inguruko Gabonetako Argien Txapelketa

Bertako bizilagunek antolatuta, martxan izan da lehiaketa argitsua. Horren arrazoietako bat da “Udalak argi bakar bat jarri duela inguru honetan”, azaldu dute antolakuntzatik. Epaimahaiko lagunak aurreko astean argiak ikusten ibili ziren Santa Teresa eta Doneztebe Portuko kaleeetan. Horren ostean...

Santa Teresa eta Doneztebe Portuko bizilagun talde batek poesia lehiaketa antolatu du

Lanak entregatzeko epea uztailaren 18an amaituko da eta Distrito 33eko edozein bizilagunek parte hartu ahal izango du. Santa Teresa eta Doneztebe Portuko bizilagun talde batek poesia lehiaketa antolatu du. Distrito 33eko edozein bizilagunek parte hartu ahal izango du, eta gaia...

Santa Teresako eta Donestebe Portuko bizilagun talde batek maskarak egin ditu bere logoarekin

Pasa den asteburuan lehiaketa bat egin zuten maskarak apainduko zituen logoa aukeratzeko. Konfinamenduan, Santa Teresako eta Donestebe Portuko bizilagun talde batek Whats app talde bat egin zuten, eta horren bidez hainbat jarduera egin dituzte hiru hilabete hauetan. Festaren amaiera gisa,...

Santa Teresako lagunek Aberri Eguna mozorroturik ospatu dute

'Distrito 33'ko bizilagun ugari kukumarruak janztera animatu ziren, Alaznek egindako bideoak erakusten duen bezala. "Haur eta pertsona nagusi ugari ditugu auzoan, eta holako ospakizunak lagungarriak dira" azaldu du antolatzaileetako batek. Gainera, bingoan jokatu zuten eguerdian eta arratsaldean, egunero gisa....
- Advertisement -

Latest News

Pobrezia menstrualarekin bukatzeko kanpainia-ko produktuak ekainak 21-ean izango dira eskuragarri

Urtero, maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Ekintza Eguna ospatzen da, Hilekoaren Higienearen Nazioarteko Egunarekin batera. Hori dela eta, Podemos-Ahal Duguk lagundutako Gipuzkoako emakume-elkarteen sare batek kanpaina bat jarri du abian, bazterketa-arriskuan daudenentzat higiene menstrualeko produktuak eta haurrentzako pixa-oihalak biltzeko.
- Advertisement -