Lanak entregatzeko epea uztailaren 18an amaituko da eta Distrito 33eko edozein bizilagunek parte hartu ahal izango du.
Santa Teresa eta Doneztebe Portuko bizilagun talde batek poesia lehiaketa antolatu du. Distrito 33eko edozein bizilagunek parte hartu ahal izango du, eta gaia librea izango da. Lehiaketa bi kategorietan banatuko da: haurrena eta helduena. Lanak uztailaren 18a baino lehen entregatu beharko dira helbide elektroniko honetan: distrito33mondra@gmail.com. Poemarekin izen-abizenak eta helbidea eman beharko dira. Euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira.