68 urteko txirrindulari bat erreskatatu dute Orkatzategin

0
908

Lagun honek atzo erorikoa izan zuen Oñatiko mendian, eta EAEko Larrialdietako Zerbitzuek helikopteroz erreskatatu zuten.

Argazkia: SOS Deiak.

Txirrindulari batek kolpe handi bat hartu zuen aldakan atzo Orkatzategi inguruan, SOS Deiak zerbitzuak azaldu dutenez.

Erorikoaren ondorioz, ezin zuen bere kabuz jarraitu, eta horren inguruko deia jaso zuen Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak 12:30 aldera.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat eta Suhiltzaileak bertaratu ziren eta zauritua lagundu zuten. Ondoren, helikopteroz ospitalera eraman zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen