Julio Borregok Barreiroko hondartzako irudi bat aurkeztu du udako argazki lehiaketara

0
1687

Julio Borregok ere  Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartu du bere oporretan ateratako irudi batekin.

Galizi aldean ibili da Julio eta bertako Barreiroko (Lugo) hondartzako argazki eder hau igorri digu.

Zuk ere jada lehiaketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz.

Emailean ondoko datuak jarri behar dira:
• Argazki egilearen izen-abizenak
• Kontakturako mobileko zenbakia
• Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
• Esperientzia horri buruzko komentario bat


Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen artifizialik erabili. Irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan, eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.


Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen