Aurrera Bolie Eguneko egitaraua prest dago, eta tiketak salgai dira

0
2811

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua eta kartela: Aurrera Bolie Herri Ekimena.

Aurten irailaren 19an ospatuko dugu Aurrera Bolie Eguna, eta, azken urteetan bezala, egitarau politikoa, kulturala eta soziala uztartuko ditugu Arrasaten.

Bazkariko tiketak jada Iratin daude salgai eta hauek eskuratzeko azken eguna irailaren 15a izango da. Intolerantziarik edo dieta berezirik izanez gero (begeta, beganoa…) tiketa erosterakoan barran adierazi beharko da.

Herritar guztiak animatu nahiko genituzke hausnartzeko, aldarrikatzeko, elkartzeko eta gozatzeko helburua duen egunean parte hartzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen