Bertako produktuen azoka irailean berriro loratu da

0
3071

Merkatua gaur goizean eta eguerdian egon da zabalik Seber Altube plazan, udako oporren ondoren, herritar ugari erakarriz.

Hilabete honetako tailer osagarria ‘Hazitik lorontzira: lorak gertutik ezagutzen’ izan da, Elkoro baserriko Ane Gorosabel Monjeren eskutik.

Arrasateko Udalak iragarri izan du saiorako bertaratutako pertsonek “loreen zaintza nahiz konposizioaren gakoak ikasteko aukera praktikoa” izan dutela.

Halaber, parte-hartzaileek “loreen haziak nola atera, jaso eta garbitu” ikasteko aukera izan dute, baita “lora-sortak egiten trebatzeko” ere.

Gainera, ohi denez, barazkiak eta bestelako produktu izan dira eskura azokan, eguraldi eguzkitsua lagun. Hori gutxi ez eta gaurko erosleen artean tokiko produktuen otarra zozkatu da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen