Intxorta 1937 elkarteak ’40 urte memoriaren eskutik’ liburua aurkeztu du, Justizia aldarri

0
2912

Argazkiak eta lehen bideoa: Xabier Lasa / Bigarren bideoa: Kulturate.

Ikerketa elkarte arrasatearrak 40 urte betetzen ditu, eta ’40 urte memoriaren eskutik’ landu eta argitara eman du.

Argitalpenak Debagoieneko Mankomunitatearen laguntza izan du, eta herenegun arratsaldean aurkeztu zen Egiarekin Topaketen lehen ekitaldian.

Kulturateko aurkezpenean Juan Ramon Garai Bengoak hitzartze hau egin zuen:

Ikerlariak azpimarratu zuen bere belaunaldiak eta egungo belaunaldi gazteak (Anixe eta Oihan Uribarren Bengoa, esaterako) “ezberdinak gara baina elkarturik gaude lehengo eta egungo faxismoaren aurkako borrokan”.

Errepresaliatuak gogoan, elkarteak 40 urte hauen laburpen mardula eta ikusgarria eskaini zuen, argazki eta agiri ugari oinarri.

Giza eskubideen urraketak salatzeaz gain, liburuak ere zenbait anekdota erakusten ditu, eta adibidez argazki batzuek erakusten dituzte egun adinez nagusi diren pertsonak euren haurtzaroan.

Liburuaren aurkezpenaren ondoren, hitzaldia eskaini zuten Iratxe Urizarrek eta Josu Ibargutxik, hurrenez hurren, GEBehatokiko ordezkaria eta Frankismoaren krimenen aurkako auzirako euskal plataformaren bozeramailea.

Biek ala biek zoriondu zuten Intxorta 1937k 40 urteetan zehar “egindako izugarrizko lana”, eta Justiziaren beharra azpimarratu zuten. Hona hemen hitzaldia osorik:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen