Argazkia: Jose Antonio Egido / Beheko testua eta beheko irudia: Antolakuntza.
Estatu Batuak Ekialde Hurbileko herrialde garrantzitsuena den Iranen aurkako gerran daude 1979az geroztik, herrialde hori bere menpekotasun neokolonialetik askatu zenetik. 2026ko otsailaren 28tik, berriz ere gerra irekian daude. Ohikoa den bezala, mendebaldeko gizarteak ez ditu ezagutzen gerra honen arrazoiak eta aurrekariak, ezta haren ezaugarriak eta etorkizuneko aukerak ere. Are gutxiago ezagutzen du erasoa jasaten ari den herrialdearen historia, kasu honetan aparteko aberastasuna eta kultura dituena. Eraso-gerra bat da, koloniala eta inperialista, bidegabea eta gaitzesgarria.
Egilea Jose Antonio Egido da, soziologoa, politologoa, antropologoa eta internazionalista; Russia Today, Telesur, Hispan TV eta beste hainbat hedabidetan kolaboratzailea. Unibertsitate-irakasle izan da Txinan, eta hamaika urtez irakasle jardun du Venezuelan. 17 libururen egilea da; horien artean honako hauek daude:
- El viaje a la nada
- De la URSS a Rusia
- Siria es el centro del mundo
- El problema nacional judío
Aurkezpena eta solasaldia urriaren 5ean izango dira, 18:30tan, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.





