Segoviako Pedrazatik dator Soledad Gonzalezen udako argazki lehiaketarako proposamena

0
151

Soledad Gonzalez ere animatu da Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartzera, Segovian, oporretan, ateratako argazkiarekin.

Egileak aitortu digunez, «Pedraza herri dotorean» ateratako irudiak dira lehiaketara aurkeztu dituenak.

Zuk ere jada lehiaketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz.

Emailean ondoko datuak jarri behar dira:
• Argazki egilearen izen-abizenak
• Kontakturako mobileko zenbakia
• Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
• Esperientzia horri buruzko komentario bat


Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen artifizialik erabili. Irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan, eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.


Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen