2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

Zenbaketa

EH Bilduk 1.095 boto lortu ditu, PSEk 965 eta EAJ-PNVek 551 momentuz

Zenbaketa ez-ofizialaren arabera, orain arte Sumarrek Arrasaten 488 lortu ditu, PPk 160, Vox-ek 55 eta besteek 36.

Oraingoz EHBilduk botoen %33 lortu du, PSEk %25 eta EAJ-PNVek %16

Zenbaketa ez-ofizialaren arabera, orain arte Sumarrek Arrasateko boto guztien %13 lortu du, PPk %3, Vox-ek %2 eta besteek %1.

Musakolan kontaketa ez-ofizialaren hasieran ere EH Bildu aurretik

Bi hauteskunde-mahaitan EH Bilduk 288, EAJ-PNVek 219, PSEk 65, Elkarrekin Arrasatek 63 eta PPk 4, Udal-Hauteskundeei dagokienez.

Hautes-guneak itxi dira, posta bidezko bozkak eta beste denak zenbatzeko

20:00 pasata dira, eta ondorioz Arrasateko 6 hautes-guneak itxi dira. 29 hautes-mahaietako kideak hasi dira posta bidezko botoak zenbatzen, eta beste bozka guztiekin batzen. Ondoren, mahaiko kideek ere bozkatzeko aukera izango dute, eta ostean bozka guztiak batera zenbatuko dituzte.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img