2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

unai

Guardia zibilen sindikatuak Paroten aldeko ekitaldia debekatzea eskatu du

12.000 agente inguru biltzen dituen Guardia Zibilaren Elkarte Profesionalak irailaren 18an Arrasaten Paroti omenaldia egitea galarazteko eskatu die Denis Itxasori, Josu Erkoreka Segurtasun sailburu eta lehendakariordeari eta Estatuko Fiskaltza Nagusiari. Militante historikoak 31 urte daramatza espetxean eta gaur egun Leongo espetxean dago, Puerto III espetxetik (Cadiz) lekualdatu eta gero.

“Unai etxeratzeko bidea gara” dinamika aurkeztu du Sare-k

"Unai etxeratzeko bidea gara" dinamikaren hurrengo ekimena aurkeztu nahi izan du Sare-k. Unai Parot atxilotu zuten urtean, 1990ean, jaiotako Arrasatearrek deituriko mobilizazio batekin aurkeztu zuten ekimena: "Ekainak 5ean, berriz, urte berean jaiotako bertsolariek eskeiniko dute bertso saioa, monterronen. Unai Puerto de Santamariatik Palenciara trasladatzea aurrerapausoa dela aitortu genuen Saretik, halere, 31 urte espetxean izatea astakeria bat dela deritzogu. Espetxe araudi arrunta aplikatuz aspaldi behar luke Kalean Unaik. Eta bertso saio honekin ere hori aldarrikatzea nahi dugu".
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img