2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

Sanjoanak 2025

Lore Gazteakeko dantzariek Seber Altuben jardun dute

San Juan jaien azken txanpan sartuta, Lore Gazteak dantza taldea Seberon aritu da. Plazaren bueltan jende asko bildu da eta dantzarien esfortzua txalo zaparradaz josi dute. Arrasateko gaitero eta txistularien laguntza izan du dantza taldeak. https://www.youtube.com/watch?v=xt592r3ZvjE https://www.youtube.com/watch?v=R6flbNM7eUM

‘Baboom’ ikuskizuna eskaini du Xabi Larreak familientzat

Xabi Larrea kale ikuskizunetan aritzen den zirkuko artistak haur eta familiei zuzendutako 'Baboom' ikuskizuna eskaini du Biteriko karpan. Azken urteetan ohiko bihurtu da Biteri plazako antzerki emanaldia San Joanetan, urtero jende ugari izaten da ikuskizuna jarraitzen. Gaurkoan ere hala...

San Joanetako danborrada ospatu du Arrasate Herri Eskolak

AHEren komunitatea Herriko plazan elkartu da gaur goizean, eta ikasleek abesti ezagunak zabaldu dituzte jendartean. Sanjoanen egitaraua martxan dago eta, entseguak eginda, haurrek ekintza herrikoian parte hartu dute. zuzendaritzak, irakasleek eta zenbait ikaskidek gidatuta. Ama-aita eta amona-aitona ugarik jarraitu dute bertatik...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img