Urmuga Aramaion eta Oñatin [Argazkiak: Jose Felix Diaz de Tuesta]

0
301

Uztailaren 13an hasi zen aurtengo Urmuga Araba eta Burgosko mugan, Angulo mendatean, eta joan den larunbatean iritsi zen gure bailarara.

Larunbatean Urkiola eta Gatzagain arteko etapa egin zuten Urmugako mendizaleek, eta igandean Oñati aldean ibili ziren. Aramaioko Udalak, hainbat elkarterekin batera, ekitaldi polit bat antolatu zuen Kurtzeta aldean dagoen pago motz zahar baten omenez, natura babestu beharra aldarrikatzeko. Oñatin, berriz, bi kontzertu izan ziren: bata, Urbian, Alos Quartet taldearekin, eta bestea, herriko pilotalekuan, Et Incarnatus orkestra eta hainbat musikarirekin.

Hemen Aramaioko ekitaldiko eta Oñatiko etapako argazki bildumak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen