2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

EPA-HHI

HHI Arrasate Helduen Eskolak ikasturtearen amaiera ospatu du

Argazkiak: Arrasate Helduen Eskola. HHI Arrasate Helduen Eskolako ikasleek ikasturtearen amaiaera ospatu zuten atzo. Hainbat ekitaldi egin zituzten: aurreskua dantzatu zuten eta bertsoak kantatu zituzten amaitu zutenen ikasleentzat. Gainera, luntx batez eta Perlata taldearen kontzertuaz gozatu zuten, besteak beste.

Arrasateko EPA-HHIko matrikula zabalik dago otsailaren 8ra arte

Argazkia: EPA-HHI. Arrasateko EPA-HHI Helduen eskolatik jakinarazi dutenez, matrikulazio-epea otsailaren 8ra arte egongo da zabalik. Bestalde, eskolako ikasle eta irakasle talde batek Guggenheim eta Azkuna bisitatu zituen urtarrilaren 24an.

Helduen eskolako lagunak Euskaraldiarekin Kurtzetxikira igo dira

Argazkiak: EPA-HHI. EPA-HHIko lagunak asteartean bitan igo ziren Arrasateko mendira, goizez eta arratsaldez, Euskaraldiaren inguruko ekintza gisa. Ikastetxeak azaldu du "ikasitako abestiak eta euskara praktikatzeko aukera ederra izan genuela". Aupa EPA-HHI!
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img