bertso saioa
AED
Santamas bertso jaialdia ospatu da Amaia antzokian
AEDk antolatuta, Arrasateko Udalaren eta Santamas Komisiñueren laguntzarekin, Santamaseko bertso jaialdia ospatu da gaur arratsaldean. Amaia Udal Antzokiko agertokira Saioa Alkaiza, Igor Elorza, Ane Labaka eta eskarmentu handiko Angel Mari Peñagarikano igo dira. Gai-jartzailea Amaia Agirre izan da. https://www.youtube.com/watch?v=QuKGQp247yM
BERTSOLARITZA
Bertso saioa izango da ostiralean Iturbide egoitzan ‘Adin, Adin’ egitasmoaren barnean
Bertsoa ardatz eta adineko pertsonen gaitasuna sustatzea helburu dutela, ‘Adin adin’ bertso saioak 15 egoitzetara iritsiko dira aurten. Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean garatutako ‘Adin adin’ ekimenaren seigarren edizioan, Gipuzkoako adinekoen 15 egoitzetara iritsiko dira...
EMAKUME TXOKOA
“Bertsolaritzaren genealogia feministak” saioak Zuazubiskar, Martin eta Arregi bertsolariak elkartu ditu
Emakume Txokoak antolatuta, “Bertsolaritzaren genealogia feministak” saioak Ane Zuazubiskar, Alaia Martin eta Maider Arregi bertsolariak elkartu zituen atzo Kulturateko areto nagusian. Maite Berriozabal gai-jartzailearekin batera, bertsolaritzaren hastapenetik gaur arte kontatu den historia hori zalantzan jarri eta, ikusezin izandakoak ikusarazi...
GAZTETXEA
Gaztetxeak ‘Bertsotrama’ bertso saioa antolatu du urriaren 9rako
Marijo -
Urriaren 9an, ostirala, Arrasateko Gaztetxeak bertso saio bat egingo du 'Bertsotrama' izenburupean. Gidaria Maria Oses izango da, eta lau bertsolarik parte hartuko dute: Oihana Arana, Maider Arregi, Haizea Arana eta Ane Zuazubiskar. Saioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da.
Latest News
Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu
Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...





