Etxerako itzulera leunagoa izango da Zarugaldeko bizilagunentzat larunbateko jai egitarauarekin

0
387

Etxerako edo lanerako itzulera prestatzeko asteburua izango da askorentzat honako hau. Baita Zarugaldeko auzotarrentzat ere, baina, hauek, gutxienenez, iraileko aldapa hori leuntzen lagunduko dien eguna izango dute larunbatean. 13 urte beteko dira festa hauek ospatzen ari zirenetik eta, superstiziorako lekurik gabe, egitarau polita antolatu du bertako jai batzordeak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

19:00etan Zeuk ein zeuk jan umeentzako merienda
19:30ean japoniar bonbak
19:45ean buruhandiak
20:00etan bolo-boloa
21:00etan afaria
23:00etan DJ Goikorekin dantzaldia
23:30ean zezensuzkoa
23:45ean DJ Goikorekin dantzaldia

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen