Nekane Nogueirak bere Errioxako oporretako bi argazki aurkeztu ditu udako argazki lehiaketarako

0
934

Nekane Nogueira Rufo ere animatu da Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartzera, Errioxan izandako oporretan ateratako bi argazkirekin.

Lehena Herviasen aterata dago eta honako hau esan digu bere inguruan. «Nidua berotasunez…mahats goxoen zaporea elkar partekatzen genuen bitartean…»

Bigarrena, ordea, Bañaresekoa da. «Eklipsearen ondorengo lehen segundoa eta gero.. 1 minutu eta 23 segundo ilunpean… bizitakoa barneratzen…»

Zuk ere jada lehiaketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz. Emailean ondoko datuak jarri behar dira:
• Argazki egilearen izen-abizenak
• Kontakturako mobileko zenbakia
• Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
• Esperientzia horri buruzko komentario bat


Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen artifizialik erabili. Irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan, eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.


Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen