Uribarri auzoko jaiak amaitu berritan, Erguin auzoko jai batzordeak dagoeneko prest du aurtengo jai egitaraua. Lanerako buelta nolabait leuntzeko, irailaren 11,12 eta 13ko asteburua ekitaldiz beteta dator aurtengoan ere. Antolakuntzatik jakitera eman nahi dute, jubilatuen luntxerako eta herri bazkarirako txartelak jubilatuen tabernan daudela eskuragarri eta gogorarazi nahi izan dute jubilatuen luntxa auzoko jubilatuentzat bakarrik dela.
ostirala 11
17:15 Bolo-boloa. Usaetxe plazan
17:30 Haurrentzako txokolatada jubilatuen eskutik. Usaetxe plaza
17:45 Jolasak auzoko ludotekaren eskutik. Larrea plaza
19:00 Txistulariak
19:00 Pintxo-potea jubilatuen eskutik. Usaetxe plaza
20:00 Pintxo-potea jarraitzen du Sin+ taldearekin. Usaetxe plaza
22:00 Auzoko areto-dantza taldearen erakustaldia. Usaetxe plaza
larunbata 12
11:00 Puzgarriak eta aurpegi margoketa. Usaetxe plaza
11:00 Tirolina, arku jaurtiketa, ohe elastikoa… Larrea plaza
11:30 Erraldoi eta gaiteroen kalejira Arrasateko konpartsarekin. Udalpen hasita
12:00 Txalaparta tailerra. Usaetxe plaza
12:00 Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen kalejira
13:00 Ad Libitium Eskoriatzako txarangarekin kalejira
14:30 Herri bazkaria. Udalpe
15:45 Umeentzako tailerra Txatxilipurdirekin. Udalpe
18:00 Thor magoa. Udalpe
19:00 Dj alex. Udalpe
21:00 “Txotx gaua”. Zeuk ekarri afaria, sagardoa dohainik. Udalpe
igandea 13
11:00 Puzgarriak. Usaetxe plaza
12:00 Proba herrikoia. ausartu zaitez herri kiroletako materialak probatzen (lasto
fardoa, txingak, trontza….) Usaetxe plaza
13:00 Suzuki biolin jole taldearen omenaldia gure jubilatuei. Udalpe
13:30 Auzoko nagusiendako luntxa dohainik, 70 urtetik gorakoentzat tiketarekin. Udalpe
16:30 Mus txapelketa. Jubilatuen taberna







