Santamas bezpera
JAIAK
Erraldoi, Kiliki eta Gaitariek kaleak alaitu dituzte Santamas bezperan
Erraldoi eta Kilikien Konpartsak Santamas bezperan Arrasateko kaleak zeharkatu ditu, Gaitarien doinu animosoei jarraituz. Euria euri, kaleak alaitu dituzte beren dantzekin, eta beti bezala, haurrek zein helduek lagundu dituzte. https://youtu.be/K-XPLsDF864 https://youtu.be/PQhdvUMs7Fw
Kultura
Portaloiren lagunak kantari dabiltza kantu-biran, Santamas bezperan
Ekitaldi irekian zehar, eta Santamas Feriaren bezperan, zenbait abesti partekatu dituzte herrikideekin, zapi morea lepoan jantzita. Hona hemen emanaldiaren zenbait une.
GAZTETXEA
Libertad Condicional eta Hankaz Gorak kontzertua eman dute bart
Gaztetxeak punk-rock eta punk-oi! emanaldiak hartu ditu Santamas bezperan, eta ikus-entzule ugarik aukera baliatu dute bart. Hona hemen Arrasate-Aramaioko bi taldeen kontzertuko hainbat une: https://youtu.be/n_91b1rcAAY https://youtu.be/c94NTA5xTNc https://youtu.be/WWtuEXnBkcY
Latest News
Parte-hartzeak 10 puntu egin du gora 2023ko hauteskundeen aldean, 14:00ak bitarte
Guztira 17525 pertsonak dute bozka emateko eskubidea Arrasateri dagokionez, Espainiar Estatutik kanpo direnak ere aintzat hartuz. Aurreko Hauteskunde estataletan parte-hartzea...





